Nola aurkeztu kexak

Idatziz

Ondokoak adierazi behar dira:

  • Izen-abizenak
  • Helbidea, posta kodea eta herria (gure jakinarazpenak postaz helduko dira)
  • Telefonoa (presako kontuetan zu aurkitzen lagunduko digu)
  • Kexaren zergatia, argi eta zehatz azalduta
  • Duzun dokumentazio osoaren kopia (horrela, gure lana errazago eta azkarrago eginen dugu)

Sinadura (ahal bada tinta urdinez)

Nola bidali:

  • Postaz, helbide honetara: Defensora del Pueblo. Arartekoa

    Navarra-Nafarroa

    Emilio Arrieta kalea, 12

    31002 Pamplona-Iruņa

  • Faxez, zenbaki honetara: 948 20 35 49

Kexa jaso izanaren berri emanen dizugu, eta espediente zenbakia zein den esanen dizugu. Zenbaki hori baliagarri gertatuko zaizu tramitazioari buruzko informazioa jasotzeko eta horren ardura erakunde honetan nork daraman jakiteko.

Zure idazkia aztertuko dugu, ditugun eskumenekin bat etorriz tramitera onar dezakegun ala ez erabakitzeko, eta ahalik eta azkarren jakinaraziko dizugu.

Posta elektronikoz egin nahi baduzu ( info@defensornavarra.com) -ondoren aurkituko duzun eredua erabilita-, idazkiaren kopia sinatua edo mezu elektronikoaren berrespen sinatua ere bidali beharko diguzu.

Planteatu nahi diguzun gaia tramitera onartzeko modukoa dela ziur egon nahi baduzu, jo ezazu ZER DA ARARTEKOA atalera.

Guk gomendatzen dizugu telefonoz deitzea gure Arreta Zuzeneko Bulegora -900 702 900 telefono zenbakia-, 08:30etik 14:30era eta 16:00etatik 18:00etara, astelehenetik ostegunera, eta 08:30etik 14:00etara, ostiraletan. Bulegoan egunean bertan eginen dizugu kasu, edo gehienez ere biharamunean.

Zerbitzu honek ordutegi hori bera du bisita pertsonalak hartzeko -Arrieta 12, behea, Iruņa.