Herritarrenganako arreta

Herritarrentzako informazio zerbitzua

Herritarrentzako informazio zerbitzua

Arartekoak harreman erraz eta zuzena eskaintzen die harengan orientazioa eta laguntza bilatzen duten herritarrei. Beharrizan horri erantzuteko, Arartekoak Arreta Zuzeneko Bulegoa sortu du.
Bulego horren bitartez, arartekoarengana iristeko bide erraza eskaintzen zaie herritarrei, batez ere euren egoera pertsonala dela-eta komunikatu eta informatzeko arazorik gehien duten pertsonei.

Halatan, Arreta Zuzeneko Bulegoaren xede nagusia da kontsultak egin ahal izatea herritarrek beren arazoak azaldu ahal izan ditzaten eta kontaktu baten bitartez administrazioaren aurrean dituzten eskubideei eta horiek baliatzeko moduari buruzko informazioa izan dezaten.
Bulegoak, galdetutakoari erantzuteaz gain -askotan berehala-, orientabideak emanen dizkio herritarrari jakin dezan nork, nola eta non konpon dezakeen duen arazoa eta nola aurkeztu behar duen kexa formala, baldin eta arartekoak esku hartzeko moduko afera bada.

Arreta Zuzeneko Bulegoaren asmoa da, horrenbestez, planteatutako kontsultak azkarrago ebaztea eta, beharrezkoa baldin bada, horiek bideratzeko bide egokia asmatzen laguntzea.
Kontsulta horiek jendaurreko ordutegian egin daitezke, alegia, 08:30etik 14:30era eta 16:00etatik 18:00etara, astelehenetik ostegunera, eta 08:30etik 14:00etara, ostiraletan.
Arartekoaren egoitzan ere egin daitezke zuzenean -Emilio Arrieta kalea, 12, behea. 31002 Iruña-.

Posta elektronikoz eginez gero, komeni da telefono zenbaki bat ematea harremanetan jartzeko, arreta hainbat arinen eman ahal izateko.

Aldian-aldian, arartekoa eta haren laguntzaileak eskualdeburuetara edo herriren batera joaten dira. Bisita horien berri aldez aurretik ematen da hedabideetan eta orriotan.