Informazio bulegoa

Eman dugun zerbitzuari buruz duzun iritzia ezagutzeko helburuz, zure laguntza nahiko genuke, gure lana hobetzeko eta gogobetetze mailarik altuena lortzeko.

Galdetegi anonimo honek zazpi galdera ditu. Zuk honakoa besterik ez duzu egin behar: egokien irizten dituzun erantzunak X baten bidez markatu, galdetegia gure iradokizun ontzian utzi edo erantsitako gutunazalean sartu eta postaz Erakunde honetara bidali. Gutunazalak ez du seilurik behar.

Galdetegiari buruzko zalantzaren bat izanez gero, Erakundeko langileengana jo dezakezu, edo jar zaitezke gurekin harremanetan doako telefono zenbaki honen bidez: 900 702 900, eta gure posta elektronikoaren bidez: info@defensornavarra.com.

Nafarroako Arartekoaren langile guztien izenean, mila esker parte hartzeagatik. Zure erantzunak lagungarri gertatuko zaizkigu, Nafarroako herritarrek merezi duten arreta hobetzeko.

Mesedez, bete ezazu hurrengo galdetegia

1. Nola ezagutu duzu Nafarroako Arartekoaren Erakundea?
2. Nola baloratzen duzu Nafarroako Arartekoaren Informazio Bulegoan emandako arreta? (tratu pertsonala, agertutako interesa, laguntzeko prestasuna, egindako gestioak...)
3. Zure ustez, informazioa argi eta ulertzeko moduan jaso duzu?
4. Gomendatuko al zenieke beste pertsonei Nafarroako Arartekoarengana jotzeko?
5. Jasotako tratua eta informazioa ondoren, batetik hamarrera, zein balorazio emango zenioke, orokorrean, Nafarrroako Aratekoaren Informazio Bulegoak zure arazoaren inguruan emandako arretari?

TALDEA

ELKARTEA
ADINA